Lankide:Gorkaazk

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu


"-- Orain libreak gara-- atera zen La Vache suspertuki, bere zauri eta nekeak ahaztuz-. Esnatuko gara bihar goizean, eta gure inguruan biderik ez dagoela ikusiko dugu. Eta biderik ez badago, horrek esan nahi du nahi adina bide daukagula".
-- Makala ez den behirik ez dago!-- hots egin zuen orduan zakarki. Nire aurretik pasaz kobazuloan barruratu zen, basurdeengana."

Bernardo Atxaga, Behi euskaldun baten memoriak.





2008tik-edo Librezale taldeko lankideengandik ikasten. Tempus fugit!--Gorkaazk (eztabaida) 23:23, 10 Azaroa 2016 (CET)

Noizbait zaindu ditudan proiektu batzuk (nire buruari gogoratzeko, nonbait apuntatu behar):

Zabor mezuak ezabatzen ibiltzen naiz.

Lanbasa

Aspaldi honetan Librezale wikian egiten dudan lan ia bakarra lanbasa pasatzea da: zabor mezuak ezabatzen ibiltzen naiz.


Tutorialak

GorkaAzk Online

Baleafunk.eus Egunen batean, hain eskuzabal sortu duten zerbitzu honi etekina ateratzen hasi beharko. GorkaAzk Lankide orria.

Facebook Bere garaian kontua zabaldu, eta azkar ahaztu.

Instagram, WhatsApp Ez, eskerrik asko.

Lemmy.eus Foroetan irakurtzeko denbora gutxi eta idazteko are gutxiago, baina hortxe egon behar. GorkaAzk Lankide orria.

Mastodon @[email protected] (Noiz edo noiz begiratzen dut).

Memeka.eus Umore kontuak serioago hartu beharko nituzke. GorkaAzk Lankide orria.

PaperJale.eus Irakurtzeko, paperezko formatua, denbora gutxi erabiltzen dut, aitortu behar, eta are gutxiago irakurritakoaz idazteko GorkaAzk Lankide orria.

Peertube.eus @[email protected] (Besteek kargatutako bideoak gustura ikusten ditut noiz edo noiz eta nire asmoen artean badago egunen batean bideo-tutorial bat edo beste egiteko asmoa...).

PixelFed.eus @[email protected] (Noiz edo noiz, oso gutxitan, begiratzen dut).

Twitter Zerbitzuaren gainbehera ikusita, atzeko atetik alde egin nuen, agur esan gabe eta babeskopiak gordetzeko inolako lanik hartu gabe.

Webguneak: une honetan bere garaian zabaldutako blogak-eta, dozena erdi bat edo, erabat ahaztuta eta abandonaturik. (Nireblog.com garaietan hasi nintzen ikasleentzako blogak idazten, gero WordPress.com doaneko zerbitzua aprobetxatu nuen, eta ikasleentzako zenbait blog sortu eta elikatu nituen... Bestalde, dozenaka wiki zabaldu nituen ikasleekin idazketa eta mintzamena lantzeko Wikispaces.com doaneko zerbitzuan (Ikasleek idatzitako milaka wiki-orrialde gorde nituen, PDF formatuan, zerbitzua 2019an itxi baino lehenago)... Agian, egunen batean, domeinu propioa eskuratu beharko dut, eta blog txukun bat sortu beharko... (WordPress, jakina).

Wikimedia Ahal dudanean ekarpentxoak. GorkaAzk Lankide orria.

Youtube Inoiz bideoren bat kargatu banuen, kontua aspalditik erabat ahaztuta eta abandonaturik.